EGITEN ARI GARENA

Klima-aldaketa ludian edota eskualde batean denboran zehar gertatzen den klimaren aldaketa da. Eguratseko aldaketa hauek, Lurraren barruko nahiz kanpoko prozesuetaz gain, gizakiak eraginda ere gerta daitezke.
Gaur egun, ingurumen-politikari begira, klima-aldaketa oraingo klimako aldaketei baino ez da zuzentzen. Honekin lotuta lurrazaleko tenperaturaren igoera dago, bero parte dena. UNFCCC -ek ordea gizakiak eragindako kalteekin lotzen du gaia, eta gizakiak ez eragindako kalteei klima-aldakortasuna deitzen diote.
Eguraldia, atmosferaren eguneroko egoera da eta sistema kaotiko ez-lineala. Beste aldetik, klima – batez besteko lurraren egoera – egonkor samarra da eta iragarri daiteke. Klimaren barruan sartzen dira: batez besteko tenperatura, euri kourua, egun oskarbiak eta edonon neur daiteken beste aldagai. Hala ere, Lurreko ingurumenean badaude klima eralda dezakeen aldaketak ere.
GLAZIAZIOA
Epe laburretan, hamarkada batzuk jota, klima-aldaketak atmosfera eta ozeanoen arteko harremanengatik gerta litezke. Klima-aldaketa asko, El niño, ozeano bareko hamar urteko oszilazioa , Ipar Atlantikoko oszilazioa eta Artiko oszilazioa ozeanoetan beroa era ezberdinetan mantentzearen ondorioa dira. Epe luzeagoetan ozeanoetako prozesuak, esate baterako zirkulazio termohalinoak, beroa hedatzen garrantzi handia daukate, eta klima alda dezakete.
Klimaren memoria
Klimaren aldakortasun ezberdinak histeresi eratzat har daitezke. Honek esan nahi du, klimaren ohiko egoera inputak ez ezik outputak ere kontuan hartzen dituela. Adibidez, hamarkada lehor batek urtegiak txiki ditzake, lautadak idortu, eta basamortuak zabaldu. Hauek direla eta, eurite gutxiago izango da hurrengo urteetan. Beraz, klima-aldaketa prozesu auto iraunkorra da, zeren eta ingurugiroko alderdien arabera, erantzun ezberdinak izango baitira.
Azken 500 milioi urtetako karbono dioxidoen aldaketak
Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Berotegi-gasak ere garrantzitsuak dira Lurraren klima ulertzeko orduan. Ikerketen arabera berotegi-efektuak, hau da, gasek eragindako beroketa, Lurraren tenperatura erregulatzen eragina dauka.
Alpeetan aurreratzen ari diren glaziarrenehunekoa, azkeneko 80 urteetan
Glaziarrak, klima-aldaketaren adierazlerik nabariena dira. Klima hoztean handitzen dira (ad:Izotz aro txikia) eta klima berotzean, berriz, laburtzen dira. Azkenengo milioi urteetan, klima prozesu garrantzitsuena, gaurko izotz aroko glaziar eta glaziararteko zikloak izan dira kontineentako izotz-plaketan, itsasoaren 130 metroko igoera ditu.

viernes, 19 de junio de 2009

OLERKIA

Ez bazara inoiz igotzan
nahizta jeisten bazara
bigarren B ra
gu beti abeztuko dizugu
ALAVES, ALAVES, ALAVES!!

No hay comentarios: